XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta hondarra barreiatuta borrokarako prestatzen da.

Gero, kemena berbilduta eta indarrak berrituta, gudaldira abiatzen da eta, buruz aurrera, ahaztuta dagoen etsaiarengana doa, olatuak, itsasoaren erdian zuritzen hasten denean, magala zabalean eta sakonetik harrotzen duen bezala, lurretara harkaitzen artean iraulita soinu handi bat egiten duen bezala eta, mendi bat baino ez txikiagoa, etzan egiten den bezala; eta azpiko urak zurrunbilotan irakiten du eta hondar beltza gorantz botatzen du.

Horrenbesteraino amiltzen da suaren zoramenetan lurreko gizonen eta piztien enda oro eta itsastarren enda, abereak eta txori margotuak: berbera da denentzat maitasuna.

Ez beste garai batean ibili da krudelago landetatik alderrai lehoi emea, kumeekin ahaztuta, ez dute hartz zatarrek hainbeste hiltze eta sarraski egin arrunki basoetatik; orduan da ankerra basurdea, orduan gaiztoa tigrea; ai, gaizki ibiltzen da orduan Libyako zelai bakartsuetan.

Ez al duzu ikusten nola hartzen dituen zaldien gorputz osoak ikara batek, usainak bere haize-bolada ezagunak bidaltzearekin bakarrik?

Eta ja ez dituzte gelditzen ez gizonek ipinitako ahokoek ez zigor ankerrek, ez haitzek eta harkaitz hutsek, (...)